Hutsegite-teoria

Hutsegite-teoriek zehazten dute egitura edo elementu mekaniko batek noiz eta zein magnituderen ondorioz uzten dion bere funtzioa betetzeari. Hutsegite estatikoak aztertzeko, hau da, poliki aplikatutako indarren ondorioz gertatzen direnak, hainbat teoria desberdin planteatu izan dira.

Gorputz batean kanpoko indarrek eragiten dutenean, tentsio- eta deformazio-egoera bat agertzen da gorputzeko partikuletan. Egoera hau, indarrik egon ez denekoa baino ezegonkorragoa da. Indarra kentzean gorputza hasierako egoerara itzultzen bada, gertatutako deformazioa elastikoa izan da. Indarra kendu ondoren gorputza ez bada gai hasierako egoera berreskuratzeko, deformazioa plastikoa dela esango da; izan ere, lehengo egoera zertxobait berreskuratu arren, deformazioaren zati bat era iraunkorrean geratuko baita.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search